XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Entzun berri didazue agian ezagutzen ez duzuen Cazalis hori bigarren mailako poeta bat zela.

Baina neuk ez dakidan kontua da hori.

Zabalkunde-liburu batean irakurri nuen eta nik han irakurritakoa errepikatu dut.

Nik Dantza makabroa izeneko poema ezagutzen diot Cazalisi, ez besterik.

Eta pieza hori hats poetiko gutxikoa da, baiki.

Baina nor naiz ni poema bakar batek eragin didan inpresioa extrapolatu eta poeta baten artegintza eta obra osoa juzkatzeko, bigarren mailakoa dela esanez?

Baina egin egin dut bilaukeria, eta distortsio zirtzil bat utzi dut airean.

Utzi dut airean distortsioari erantsi nahi izan diodan zuriketa hau ere...

Eta orain, Dantza makabroa entzuten hasiko bagina, edo Cazalisen poemak irakurtzeari ekingo bagenio, nik esandako guztia bidaialagun izango zenukete langintza horretan...

Gutariko bakoitzaren obra errerefentzien, aipuen, irudien, metaforen, erritmoen, deskribapenen lubizi etengabea da: liburu batetik bestera, liburuetatik irudietara, irudietatik hotsetara eta hotsetatik liburuetara, disziplina guztien arteko joan-etorri etengabea alde batetik bestera lerratuz doan lubizia...

Gure obrako joan-etorri asko kontzienteak dira, baina, sarri, ezkutatu eta mozorrotu egiten ditugu badezpada eta inork ezer esan ez dezan.

Ezkutatzen zailak gertatzen zaizkigunean, testuan integratzen ditugu, biluzik eta lotsagabe, irakurleari egin nahi omen diogun keinu baten aitzakiaz; edo baita intertestualitatea deitzen duten baina nik konplizitatea deitu nahiago dudana banderatzat harturik.

Baina erreferentzien lubiziak irakurketek, irudiek eta hotsek gugan utzi dituzten arrasto inkontzienteak ditu iturri nagusi.

Eta, gutxien espero dugunean, klandestinitate osoz irteten dira azalera.

Irakurle abisatu batek halako bat seinalatzen digunean soilik ohartzen gara inkontzienteak bideratutako erreferentzia, aipu edo irudi horretaz: